Nortzuk garen / Quienes somos

Proiektu sozial hau Izarra Jasok, Jon Bilbao “Otxorio”-k eta Ibon Urkirik bultzatzen dugu. Hiru lagun gara, Bakioko herriak lotuak, eta hirurak kirolzaleak.

Egun batez, gure artean hizketan, elkartasun-ekimen bat abiarazteko ideia bururatu zitzaigun. Ekimenaren ardatza lehiarik gabeko MTB lasterketa bat izatea nahi genuen, Bakio eta inguruko udalerriak zeharkatuko zituena.

2015ean ekin genion ibilbideari.

Gure ekimen honen helburua dirua batzea da, gaixotasun arraroak dituzten umeak eta umeoi babesa eskaintzen dieten elkarteak laguntzera zuzenduta.

Gure iritziz, gizarte modura, gogoan izan behar dugu zelako egoera bizi duten gaixotasun arraroak dituzten umeek, normalean oharkabean pasatzen baitzaigu denoi.

Bakioko MTB Martxa proiektu erabat altruista da. Gure aisialdia eskaintzen diogu eta, urtez urte, enpresa eta erakunde berriek agertzen digute euren atxikimendua, ekarpen ekonomikoekin edo bestelako baliabideekin lagunduz.

Parte-hartzaileak ere gero eta gehiago dira urtetik urtera. Gure itxaropena da kausa hau zuei ere interesgarri iruditzea eta aurten lasterketan parte hartzera animatzea.

Proiektuaren hiru ideologoak

OTXORIO: Kirolaria txikitatik. Tenisa, futbola, runninga eta gainerako kirol guztiak maite ditu. Egun, triatloian dihardu arrakasta handiz eta, alderdi pertsonalean, lagun hurkoentzako laguntzarekin sentsibilizatuta dago.

IZARRA JASO: Langile nekaezina elkartasun-proiektu honetan. Ahalegin berezia eskaintzen dio lasterketa honetako giza mezuaren eta giza balioen zabalkundeari.

IBON URKIRI: “Saltsa” honen guztiaren alma mater-a.





Quienes somos

Este proyecto social está impulsado por Izarra Jaso, Jon Bilbao “Otxorio” e Ibon Urkiri , tres amigos vinculados al pueblo de Bakio y amantes del deporte.

Un día, en una conversación informal, se nos ocurrió que podríamos lanzar una iniciativa solidaria, basada en una carrera no competitiva de BTT por Bakio y los municipios limítrofes.

La andadura empezó el año 2015.

Nuestra iniciativa va dirigida a recaudar fondos destinados a niñas y niños que padecen enfermedades raras y a las asociaciones que los respaldan.

Creemos que, como sociedad, debemos tomar conciencia de la situación en que viven las niñas y los niños que sufren las llamadas enfermedades raras, ya que generalmente nos pasa desapercibida.

La Marcha de BTT Bakio es un proyecto totalmente altruista. Invertimos en él nuestro tiempo libre, y año a año se nos incorporan nuevas empresas y entidades que colaboran con aportaciones económicas y recursos de diversa índole.

Los participantes son también mas cada año. Esperamos que os parezca una causa interesante y que os animéis a participar este año.

Los tres ideólogos del proyecto

OTXORIO: Deportista de toda la vida. Amante del tenis, del fútbol, del running, y de cualquier otro deporte. Actualmente es un triatleta de éxito y, en su faceta personal, está muy sensibilizado por la ayuda a los demás.

IZARRA JASO: Trabajadora incansable en este proyecto solidario. Está especialmente volcada en transmitir el mensaje y los valores humanos de la carrera.

IBON URKIRI: Alma mater de todo este “lío”.